XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Noizik bein, oso soil eta bakanka, ordea, irudia aizken tokian dagerkigu.

Apaldia laukoa ba'da, lenengo bi bertsoak irudi-ereduarentzako dira; zortziko ba'da, asierako lau neurtitzak.

Iruko apaldietan bat, edo geienean bi bertso, bear izaten ditu irudiak bere izakeraren eder erakusteko.

Bertso talde oiek ez dute, ordea, olerkian toki yakiñik; asieran, amaian edo olerki muiñetan berdin dioazte irudi berezi oiek sabelean dituzten apaldiak.

Olerkariaren goi-arnasak iraultzen ditun tokian, bertan gozo egiten dute apaldi oiek.

Ez dira olerki zarrak oparotsuegik eredu-asmodun apaldiak sakabanatzen.

Bikotasun ori olerki geienetan bein edo bi, goiti yota geienen bizpairuren bat aldiz agertzen zaigu.

Ezin uka, ala ere, ba-dirala amorraina ñimiño antzekoak lauretaiño ere dakaizkitenak.

Onelako mailla irizten dutenak, egiz, dira gai-ederrez, irudi aratzez eta eredu sotillez aberatsenak.

Oetan olerkariak buruan darabilzkin asmoak eten gabe arrigarrizko irudiz yantzitako bidetik amaiara daramazki.

Arlo au amaitzeko, autor dagigun emen: geure-geure dogun olerkera au ez dogula bazterturik itxi bear.

Egoki da eusko kutsua daroen asmo-iduri oneik aintzat artu ta, geiegitan ezta be, noizik beinka eurok erabiltea.

Bertsoari bizitasuna, sotiltasuna dakartso onek.

5.- Euskal neurtitzak.

Bertsoen azalari gagokiozala, neurkera edo itzak neurtzeko ekandu au ez dakigu nundikoa dogun.

Itzak berez batzuk luzeago, beste batzuk motzago dira; oneik onako amaiera, areik arakoa; baiña ezelan be ez dabe bardin-amaitzea ta olakorik.

Izkuntzarena ezta, beraz, bertsoetan darabilgun itz-neurtze ori; beste nunbaitetik dator.

Batzuen eritxiz, kantak eskatzen dauana dogu; baiña neurri bagako itzetan be abestu al daiteke, elizkantetan sarri egin oi danez.

Antxiñako erri-zarretan, gaiñera gurean bere ez?, ez ei eben olango neurtitz estuan abesten.

Dantzeak eskatzen dau geien bat neurri estuagoa, ta ortik ei dator lerro bardintze ori.